akartxo Arabaolazak eta Joseba Pagolak Tango-Aurreskua pieza jendaurrean lehenbiziko dantzatu ostean, makina bat dantza mota joan ziren plazaratzen ikasleak zein dantzari profesionalak, plaza leporaino jarri zuten ikusleen gozagarri.
Tangoa, Bachata, milonga, Salsa, dantza Urbanoak…, dantza aniztasuna izan zen nagusi Goikoplazan.
Saioari erremate jendetsu eta herrikoia emate aldera, Marta Oteizak eta Paolo Suarezek, salsa eta reggaetoia fusionatzen dituen tinba kubatarrari ekin zioten. Berehala, ikusleak dantza bizi-bizi horretara batzera gonbidatu zituzten.
Dantza saio guztiek kito egin zutenean, eskolako ikasleek Bakartxo Arabaolaza tango dantzaria eta dantza irakaslea zoriondu zuten lore sorta eskainiz, bere urtebetetze eguna baitzen ekainaren 22a.
Ekitaldia Ainhoa Aiertzak aurkeztu zuen.