Baina horiek bezala, jaietan izan dira bestelako ekitaldi jendetsuak ere: Mocedades edo Gatibu taldearen kontzertuak, zer esanik ez herriko musika taldeenak, Axeri Dantza, txuleta-jana, herri-kirolak, bertso saioa, ‘Pelontxu’-ren moto-erakustaldia, Warhammer torneoa... aurtengoan egitarauan azken aspaldian antolatzen diren ekimen eta ekintzak izan ditugu, baita hainbat hitzordu berri ere; guztien konbinazioak eragin du egitarau koloretsua, parte-hartzailea eta mamitsua izatea. Zalantzarik gabe, eguraldiak hainbat ekintza baldintzatu ditu, baina guztietan esan dezakegu andoaindarren parte-hartzea handia izan dela, eta horrek eman dio ikusgarritasuna aurtengo jaiei. Gainera, nabarmendu beharra dago ez dela aparteko intzidentziarik izan jaietan, eta, oro har, lasaitasunean igaro direla. Puntu Moreak ez du intzidentziarik erregistratu, baina argi dugu bide honetan lanean jarraitu beharko dugula.
Sanjuanetako Jai Batzordeak egingo duen balorazio sakonago baten esperoan, aurtengo jaiak modu positiboan baloratzen ditu udal gobernuak. Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiogu jaiak posible egin dituzten guztiei: udal langileak, talde eragilea, herriko talde eta elkarteak, andoaindarrak...
Aurtengo jaiek emandakoa baloratzeko unea iritsi da orain, hurrengo urtekoak are eta hobeagoak izan daitezen.