Ipuingiro ekimena Andoainen, asteartean hasita

Aiurri 2024ko uztailaren 1a

Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Liburutegiak hiru kontalari ekarri zituzten iazko udan. Harrera ona eduki zuenez, ekimenari IPUINGIRO izena jarri diote, eta herriko beste hiru txokoetan egingo dira: Etxeberrieta plazan, Bazkardo auzoko frontoian eta Plaza Morean.

Familientzako saioak:

  • Uztailak 2, asteartea, 18:30, Etxeberrieta plazan; Amaia Elizagoien + Irati Celestino, “Ameli eta xirrikituen jostunek” ipuin kontalari musikatua (3 urtetik gora).
  • Uztailak 9, asteartea, 18:30, Bazkardo auzoko frontoia Odei Arregi: Ganbarako ipuinak(5 urtetik gora).

Helduentzako saioa:

  Uztailak 16, asteartea, 20:00, Plaza Morea Asisko Urmeneta: Gora euskal herrientsak”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!