La Salle Berrozpeko anaien komunitateari azken agurra

Aiurri 2024ko eka. 28a, 18:44

Datorren asteartean La Salle Berrozpeko anaien komunitateari azken agurra egingo diete, ikastetxeko areto nagusian. Ekitaldi irekia da, arratsaldeko 18:00tan hasiko dena.

"Omenaldia ez da agur soila izango, Andoaingo eta eskualdeko La Salle Berrozpe
komunitatean bizi izan diren Anaien dedikazio eta zerbitzu urteen ospakizuna ere izango da. Anaien Komunitatea funtsezko zutabea izan da, bere apaltasuna eta hurbiltasuna ekarriz, eta gu guztiongan aztarna ezabaezina utziz". Omenaldia La Salle Berrozpeko Areto Nagusian izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!