Ajurtengo jaietan Kandido den Pili Jimenezek, Txikitxuak ez ezik, bere hainbat adiskide eta auzotar izan zituen ondoan Goikoplazatik Kaletxikirantz abiatu zenean, arratsaldeko 19:00etan. Desfilearen aurretik Gora Kaletxiki Txaranga zeramaten, festa giroko musika zabalduz. Behin festagunera iritsita, Jimenezek haurtzaroko Kaletxiki eduki zuen gogoan batik bat, "herri txiki baten antzera bizi ginen, denda mordoa geneukan eta denok primeran moldatzen ginen elkarrekin". Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai: