Euskaldunak bi irteera antolatu ditu Pirinioetara

Aiurri 2024ko uzt. 1a, 12:40

Otsogorrigaina mendia (Egilea: Euskal Mendiak bloga)

Euskalduna mendi elkarteak bi mendi-irteera antolatu ditu datozen astetarako, Pirinioetara biak ere. Uztailaren 14an, Zuberora, Otsogorrigaina (1.920 m.) tontorrera, eta uztailaren 25etik 28ra, Ainsa bailarara (Huesca). Ireki dute izena emateko epea.

Lehen txangoa, uztailaren 14an, Zuberoan kokatzen den Otsogorrigainako gailurrera (1.920 m.) antolatu dute. Berez, bi mendi-txango izango dira: motza 12,5 km.koa eta 600 metroko desnibelarekin; eta luzea, 18 km.koa eta 650 metroko desnibelarekin. Biak ere Larrauko portutik eta Holtzarteko pasabidetik igaroko dira.

Txangoa igandean bertan, Andoaindik goizeko 06:30ean abiatuko da. Bazkideek 17 euro ordaindu behako dute. Bazkide ez direnek, 20 euro. Bazkaria, nork berea eraman beharko du.

Izena emateko azken eguna, uztailaren 11a izango da. Lau modutara egin daiteke: Kale Nagusiko egoitzan astearte eta ostegunetan (19:00-20:30); telefonoz, 943592232; whatxappez (688484028); edota korreoz (euskaldunamt@yahoo.es).

 

Ainsa Bailaran, lau egun

Uztailaren 25etik 28ra luzatuko da bigarren irteera, eta horietan, hainbat herri, bailara, ur-jauzi, larredi, gailur... eta beste hainbat leku eta paraje naturalekin gozatzeko aukera edukiko dute mendizaleek. Horien artean, aipatzekoak dira: Bielsa, Bielsako gatzaga, Pinetako larredia, La Larriko ordekak eta ur-jauziak, Muniako aintzira, Zigeta erreka-bazterrak, Viadoseko aterpea, Ainsa, Partara eta Cincako begiratokiak, Coton muinoa, Coton dorrea…

Ainsa bailaran igaroko den irteera horrek ere bi aukera izango ditu, motza eta luzea. Bazkideek 300 euro ordaindu beharko dute; bazkide ez direnek, berriz, 315 euro.

Uztailaren 11n izango da azken eguna izena emateko. Informazio gehiago jakiteko, goian aipatu diren helbideen bidez jarri daiteke harremanetan Euskal Mendigoizale taldeko zuzendaritzarekin.

 

La Larriko ur-jauzia (Egilea: Cima Norte aldizkaria)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!