Amaia Aldai eta Nora Mendizabal garaile Plazandreak lehiaketako lehen norgehiagokan

Aiurri 2024ko uzt. 2a, 11:14

Amaia Aldaik eta Nora Mendizabalek garaipen argia eskuratu zuten Plazandreak txapelketan, Olatz Arrizabalaga eta Andrea Capellan garaituta (22-13).

Binakako partidan Amaia Aldai izan da protagonista. Tantoari bizitasuna eman dion bakoitzean partida hautsi du eta, andoaindarrarekin batera, kontutan hartzeko bikotea direla erakutsi dute, Olatz Arrizabalaga eta Andrea Capellani 22-13 irabazita. Olatz Arrizabalaga saiatu da Aldairi aurre egiten, baina bere atzelariak ez du bere egunik onena izan eta salduta aritu da tanto askotan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!