"Kalegiroan" ostiral honetan bertan abiatuko da, ‘Somos la Ley’ kale antzerkiarekin.
Cia Barsanti konpainiaren eskutik, Sergio eta Erramun segurtasun-indarren ibilerak azalduko dituzte. Umorez beteriko emanaldia Goikoplazan izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Datozen asteetan dozena erditik gora ekitaldi izango da. Urrutira joan gabe, uztailaren 12an Extremoduroren kantak biziberritzen duen Ama taldeak kontzertua eskainiko du Karrikan. Gaueko 22:30ean hasiko da.
Egun hauetan ekitaldiak jasotzen dituen eskuorria iritsiko da etxebizitza guztietara.
Eta, irailean, IkusZirkus
Kalegiroan amaituta, IkusZirkus egitasmoko emankizunak hasiko dira segidan. Bi emankizun dira: Irailaren 13an, Zirkuss konpainia Basteron ariko da. Eta irailaren 21ean ‘Mute’ ikuskizuna eskainiko dute Zumea plazan.