Karrikako jaiak 2024

Karrikako jaiak, uztailaren 12tik 14ra

Aiurri 2024ko uzt. 5a, 12:23

Ospakizun-karruselak aurrera darrai Andoaingo auzoetan. Kaletxikikoen lekukoa hartuko du Karrikak, datorren asteburuan. Ostiral gauean, esaterako, Extremoduro talde ezagunaren bertsioak entzuteko eta abesteko aukera izango da Ama taldearen eskutik.

UZTAILAK 12 OSTIRALA

19:15 Txupinazoa.

19:30 Zumbalokura taldearen saioa.

20:30 Bokata-afaria.

22:30 Kontzertua: AMA taldea, Extremoduroren kantuak eskainiz.

 

UZTAILAK 13 LARUNBATA

11:30 Puzgarriak eta apar festa.

14:00 Makarroi jatea. 1,5 euro platerkada.

16:30 Puzgarriak.

18:00 Gym Saitoren ikuskizuna.

20:00 Bubble Soccer.

22:30 Lil Kyubid & Ametsi. DJ Ander Donoso.

 

UZTAILAK 14 lGANDEA

11:30 Meza, auzoko hildakoen alde Sorabillako elizan.

12:00 Toka txapelketa.

12:30 Sagardo dastaketa eta pintxoak.

16:00 VI. Mus lehiaketa. Izen-ematea 15:45tan itxiko da txosnagunean.

19:30 Karrikako Playback emanaldia.

20:00 Bubble Soccer.

21:00 DJ Ander Donoso.

23:00 Traka eta jaien amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!