Andoaingo Txirrindulari Eskolakoen maila bikaina, Espainiako txapelketan

Aiurri 2024ko uztailaren 8a

Aurreko asteburuan Espainiako txapelketak jokoan izan dira Avilesen eta bertan izan dira Andoaingo eskolako Xabat Martin, Irati Aranguren, Intza Del Teso eta Izaro Etxarri. Laurak ere bikain aritu dira.

  • Erlojuaren aurka, junior maila: Irati Aranguren 2. sailkatu zen, eta Izaro Etxarri zazpigarren.
  • Errepidea, infantil maila: Xabat Martin 9. postuan sailkatu zen. Euskadiko selekzioko lehena izan zen. 
  • Errepidea, junior maila: Paula Ostizen ostean sailkatu da Irati Aranguren. Intza Del Teso 20. postuan helmugaratu zen.

Andoaingo klubak kideen lana txalotu du: "Zorionak denei, lan ona egin dezue!!".

Argazkiak: Andoaingo.eus.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!