Ongi etorria egin diote Saharako Lansari haurrari

Aiurri 2024ko uzt. 11a, 14:10

Tindufeko (Mendebaldeko Sahara) errefuxiatuen kanpalekuetatik heldu den Lansari Iahdih Brahim gazteari ongi etorria egin diote udaletxean, eguardian. Ekitaldian izan dira hirugarren urtez harrera egin dion Tedone Moreta familiako kideez gain, Udaleko ordezkariak eta gizarte teknikariak eta Hurria-Sahara elkarteko kideak. Bideoa, ikusgai: 

Lansari Iahdih Brahim uztailaren hasieran  heldu zen Andoainera, eta bertan abuztuaren amaiera arte egingo du egonaldia, ‘Oporrak Bakean’ kanpainaren baitan.

Aurreko bi urtetan bezala, aurten ere familia berberak egin dio harrera, alegia, Yune Moretak eta Cruz Tedonek eta horien semea den Hugok.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!