Beñat Fernandez "Pelontxu"-ren motoa ikusgai egonen da Arrate frontoian, datozen egunetan

Aiurri 2024ko uzt. 12a, 12:58

Txapelketan darabilen motoa ikusgai egongo da Arrate Frontoiko harreran, astelehenetik aurrera (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara, eta larunbatean 9:00etatik 20:00etara). Uztailaren 27ra arte egongo da ikusteko aukera.

Pelontxuk, gaur egun, European Talent Cup txapelketaren zortzigarren edizioan hartzen du parte. JuniorGP txapelketako kategoria txikia da arestian aipatutako txapelketa, eta 13-17 urte bitarteko gazteek parte hartzen dute. Mundu osoko 49 pilotuk ematen dute izena txapelketan, eta horietako bat da Beñat Fernandez, Pelontxu, Frando Racing VHC Team taldean. Bigarren denboraldia du txapelketa horretan.

Sanjuanetako jai egitarau barruan ere, moto erakustaldia eman zuen motoziklista gazteak, moto gainean duen abilezia jendeaurrean erakutsita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!