Ziako errekari lotutako herri bilera datorren astelehenera atzeratu dute

Aiurri 2024ko uzt. 16a, 11:49

Uztailaren 17rako herri-bilera deituta bazegoen ere, azkenean uztailaren 22an egingo da, astelehenarekin. Martin Ugalde Kultur Parkean izango da, arratsaldeko 18:00tan hasita.

Andoaingo Ama Kandida etorbidean Ziako errekari lotutako lanak ez dira txikiak, eta eragozpen handiak sortzen ari dira bizilagunen joan-etorrian. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!