Plazandreak txapelketako finalaren ateetan da Nora Mendizabal

Aiurri 2024ko uztailaren 17a

Artxiboko irudia.

Aldairekin batera ari da Mendizabal andoaindarra, Bilbon jokatzen ari den txapelketan.

Bilboko Esperantza pilotalekuan giro paregabean jokatzen ari da Plazandreak torneoa. Binakako torneoa ezin berdinduagoa dago, Arrizabalaga-Capellanen garaipenarekin, hiru baitira puntu banarekin lehen postuan berdinduta dauden bikoteak; Arrizabalaga-Capellan, Aldai-Mendizabal eta Zabaleta-Gaminde. Asteburuan jakingo da finala jokatuko duten pilotarien izenak.

Bestalde, Udako Master LABORAL KUTXA torneoa abiatzear da. Honatx, bikoteak: Larrarte-Mendizabal, Aldai-Oses, Etxegarai-Gaminde, Arrizabalaga-Bergara eta Garai-Capellan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!