Oihan Matute andoaindarra infantil mailako Espainiako Txapelketan izango da

Aiurri 2024ko uzt. 17a, 10:07

Buruntzaldea Igeriketa Taldeko kideek infantil mailako Espainiako Txapelketan parte hartuko dute, eta tartean da Oihan Matute, beste batzuekin batera. 

Uztailaren 18tik 21era bitarte Oihan Matute, Mario Amantegi, Ibon Elola eta Iñaki Garcia igerilariak Sabadell-ko "Can Llong" igerilekuetan arituko dira Infantil mailako Udako Espainiako Txapelketan. Iñaki Garcia 50, 100 eta 200 metro librean,  50-100 bizkar eta 4x200 estilo libreko errelebo probetan lehiatuko da. Oihan Matute andoaindarra 400 metro librean eta 4x200 estilo libreko erreleboan lehiatuko da. Azkenik, Ibon Elola zein Mario Amantegi 4x200 estilo libreko erreleboan lehiatuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!