Asisko Urmenetak bost emakume aitzindarien inguruko saiakera grafikoa aurkeztu zuen

Aiurri 2024ko uzt. 17a, 13:47

Jende mordoa bildu zen Plaza Morean, Asisko Urmenetaren liburuaren aurkezpenean. atzo

Asisko Urmeneta ilustratzaileak Gora Euskal Herrientsak! saiakera grafikoa aurkeztu zuen Plaza Morean, atzo. Euskal kulturgintzan aintzindari izan ziren bost irakasleei (herrientsa) omenaldi gisa kaleratu du liburua.

Honako emakumeen biografiak idatzi eta marraztu ditu liburuan: Kapitolina Buztintze Larrondo (Uxue, 1867), Malena Jauregiberri Erbin (Aloze, 1884), Jule Fernandez Zabaleta (Iruñea, 1898), Katalina Alastuei Garaikoetxea (Iruñea, 1899), Elbira Zipitria Irastortza (Donostia, 1906).

Begiraleak elkartearekin (EKE), Erroa argitaletxearekin eta Herrima argitaletxearekin ellarlanean plazaratu du liburua Urmenetak.

Liburuaren azala

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!