2024/08/04 Egun osoan

San Esteban jaiak, egitaraua

San Esteban jaiak, egitaraua
Andoain

12:00 Pailazoak: Potxin eta Patxin. Ondoren, Lebitonekin argazkia ateratzeko aukera. Bus zerbitzua, Urrats paretik: 11:00-12:00 eta 17:00-21:00.

13:00 Goiburuko VI. Pala txapelketako finalak.
Plazan bazkaltzeko aukera.

17:30-20:30 IV. Erromeri maratoia. Geldialdirik gabeko hiru orduko saioa, Lontxo Iraola Bengoetxearen omenez. Trikitilariak: Oier Balzola eta Unai Andonegi, Imanol Astiasaran eta Rakel Pujana eta Elustondo anai arrebak.
Ordu berean, sagardo-dastaketa eta auzotarrek mimo osoz prestatutako patata-tortila pintxoak eta gehiago. Amaitutakoan, plazan afaltzeko aukera izango da. Afal ostean, trikitilariek jarraituko dute azken indarrak xahutu arte. Gautxori busa: 22:30-00:30.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!