Etxeberrietako Jaiak 2024

Etxeberrietako jai egitaraua, uztailaren 27an hasita

Aiurri 2024ko uzt. 18a, 08:00

Lau eguneko ospakizuna izango da: Uztailaren 27an, 28an, 30ean eta 31. San Inazio egunarekin amaituko dira, beraz, jaiak. Tartean ohikoak diren ekitaldiak egingo dituzte. Askoren artean,  sagardo-dastaketa, kros herrikoia, herri-kirol desafioa, danborrada eta zikiro-jatea.

Uztailak 27, larunbata

11:00 Txupinazoa. Ondoren, haur parkea, ur-puzgarriekin.

16:00 Mus lehiaketa, Kotoi elkartean.

18:00 Sagardo dastaketa, Etxeberrieta plazan.

20:00 Afari-merienda Miranda pasealekuko zelaian.

23:00-03:00 DJ Nemux.

 

Uztailak 28, igandea

10:00 Kros herrikoia XV. Roberto Cabrejas Memoriala. Ondoren, 'Pakitin' Arnaiz atletari omenaldia.

12:00 Moto erakustaldia: Beñat Fernandez "Pelontxu".

18:00 Herri-kirol desafioa: Etxeberrieta-Goiburu. Bost proba: Txingak, harri-jasotzea, lokotxa biltzea, zaku-karrera eta soka-tira Etxeberrieta plazan.

21:30 Musika kontzertua, Habi taldearekin.

Uztailak 30, asteartea

17:00 Marrazketako haur lehiaketa.

18:00 Zumba erakustaldia.

19:00 Patata-tortilla lehiaketa.

20:00 Danborrada.

23:00 Dantzaldia Gaur-8 eta Ken Bat taldeekin.

Uztailaren 31, asteazkena

10:00 Pasakallea.

10:00 Meza Santa Kruz elizan, Alberto Agirre abesbatzarekin.

10:30 Harrera Goiburu oilasko biltzaileei.

12:00 Kantu kale-jira.

14:00 Herri bazkaria: Zikiro-jatea. Omenaldia, zozketak eta DJ KI.

20:00 Sardina-jatea.

20:00 Toka lehiaketa.

20:00-22:30 Kontzertua: La Jodedera taldea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!