Buruntzako jaiak 2024

Buruntzako jaien egitaraua

Aiurri 2024ko abu. 8a, 09:24

Abuztuaren 15ean eta 16an jaiak ospatuko dira auzunean.

Abuztuak 15, osteguna

19:30 “Kale gorrian” antzezlana euskaraz.

20:30 Patata tortilla eta postre lehiaketa. Haur-gaztetxoen eta helduen sariak banatuko dira. Sariak: 50 euroko bonoa, Salkinera atxikitutako dendetan kontsumitzeko.

21:30 Luhartz erromeri taldea. 

Ospakizun guztiak Gaztañaga sagardotegiaren kanpoaldean dira.

Abuztuak 16, ostirala: SAN ROKE EGUNA

10:00 Txistularien kalejira Buruntza auzoan barrena.

10:30 Auzoko hildakoen omenez, meza Buruntzako San Martin eliza zenaren aztarnategian.

11:00 Soka-dantza, txistularien eta Urkiko kideen parte hartzearekin, Gaztañaga sagardotegiaren kanpoaldean.

11:45 Gora Kaletxiki txaranga.

12:15 Binakako toka txapelketa mistoa.

13:00 Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolarien saioa.

13:30 Bertso-bazkaria Gaztañagan, bertsolariekin. Txartelak salgai (37€) Urrats inprimategian (goizez)
eta Elixondo tabernan (abuztuaren 12a arte). Bestela, deitu sagardotegira 943 59 19 68.

18:00-20:00 Elustondo anai-arrebak, Gaztañagaren kanpoaldean.

20:00 Susana Cencillo eta Garazi Kamioren "Konpasetan", bidai intimo bat emakumeen istorietan.

 

Antolatzailea: Buruntza Kultur Elkartea.
Laguntzailea: Andoaingo Udala

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!