Irati Arangurenen balentria, Espainiako Kopa irabazita

Aiurri 2024ko uzt. 18a, 08:10

Leongo lasterketan Paula Ostiz aurkari zuzena kontrolpean izan zuen Andoaingo Txirrindulari Eskolakoak.

Irati Aranguren eta Paula Ostiz nafarra maila beretsuan lehiatu dira Espainiako Kopan. Aurreko asteburuan azken lasterketa egin zen Leonen eta jokoan zegoena ez zen txikikeria: Espainiako Kopa eskuratzea. Biak parez pare, sailkapenean oso tarte txikia zegoen bien artean. Arangurenek postu bat atzerago sailkatzea nahikoa zuen txapelketa irabazteko. Eta halaxe izan zen. Celia Torres eta Esmeralda Racionero ihesaldian iritsi ziren helmugara, eta jarraian Paula Ostiz eta Irati Aranguren. Helburua lortuta, kopa berea zen. Zorionak Iratiri eta Intza Del Teso taldekideari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!