Juanjo Larrea La Salleko Anaia omendu dute Kanpezuko udalekuetan

Aiurri 2024ko uzt. 18a, 12:13

Uda iritsita, Kanpezuko udalekuetan egonaldia egitea izan ohi da Andoaingo hainbat gazteren aukera. Tradizio handiko ekintza da eta xede horretan garrantzi handiko pertsona izan da Juanjo Larrea La Salleko Anaia.

Kanpezuko udalekuetan zirenek  eta Andoaindik joandako hainbat lagun gehiagok omenaldia eskaini zioten, atzokoan. Udalekuetako arduradunek, sare sozialen bidez, eskerrona adierazi diote: "Omenaldi berezia gaur Kanpezu kanpaldiak Juanjo Larrea Anaiari eskaini diona 50 urteetan kanpaldiko haur, gazte, begirale eta sukaldariei Kanpezuko zaletasuna irakasteagatik!".

Argazki-bilduma Xabier Huitzirena da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!