Igoera lortu osteko denboraldiari ekin dio Gaztañagak, Barakaldo taldean

Aiurri 2024ko uzt. 18a, 13:33

Argazkia: Eneritz, Barakaldo

1. maila eta 2. mailaren ostean dator, RFEF1. maila izenekoa. Eta bertan jokatuko du Barakaldo taldeak 2024/2025. denboraldian. Jon Gaztañaga andoaindarrak bertan egingo du bigarren denboraldia.

Real Sociedad, Ponferradina, Numancia, Nastic taldeetan ibili ostean, nazioarteko hainbat liga ezagutu ditu: Errumaniakoa, Ziprekoa eta Indiakoa. Aurreko denboraldia Barakaldo taldean egin zuen, RFEF 2. mailan eta igoera eskuratu zuten. Oporraldiares ostean, bizkaitarrek RFEF1. maila prestatzeari ekin zioten atzokoan.

Lasesarre zelaian, zaletuen aurreko aurkezpenean egon zen Jon Gaztañaga andoaindarra. Iaz bezala,  Imanol de la Sota entrenatzailearen esanetara ariko da.

RFEF1. maila, 1 taldea

Euskal Herriko, Galizako edota Kataluniako aurkariak izango dituzte denboraldi berrian. Tartean, bigarren mailatik datozen Amorebieta eta Andorra taldeak eta ibilbide historiko oparoa duten Zamora, Nastic, Cultural Leonesa, Ponferradina eta Lugo taldeak. Euskal taldeen artean, aldiz, Real Union, Sestao River eta euskal talde indartsuenen bigarren taldeak. Hots, Athletic B, Osasuna B eta Real Sociedad B.

Lehen partida irailaren 1erako dago iragarrita, eta garai bateko 2.B mailan debuta egingo du etxean bertan Real Celta Bren aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!