Udan hasita, hezkuntza eremuko hainbat gune herritar guztien probetxurako erabiliko dira. Hori da, funtsean, akordioak jasotzen duen berritasuna. Andoaingo Udalak hezkuntza-zentruen prestutasuna nabarmendu du, prentsa ohar bidez: “Udalak eskerrak eman nahi dizkie eskoletako arduradunei prozesu honetan izan duten eskuzabaltasun eta jarrera onagatik. Etorkizunean ere alde guztien arteko lankidetza giroa nagusi izatea nahi du Udalak, eta horretarako lan egingo du”.
Eskaintza zabala
- Ondarreta Herri Eskolako jolastokia: Orain arte bezala, zabalik izango da jolastoki estalia.
- La Salleko jolastokia: Urigain ondotik, Erroitz kaletik, sarbidea duen jolastokia zabalik izango da.
- Berrozpeko jolastokia: Kaletxikiko eraikinaren jolastokia erabili ahal izango da, baina komunak itxita izango dira.
- Aita Larramendi Ikastolako jolastokia: Txistoki pasealekuko saskibaloi eta futbol zelai berriak zabalik izango dira, frontoi estalia eta ingurua ez.
Ordutegi zabala
- Uztailaren 22an hasi eta abuztuaren 31ra bitarte: 09:00-21:00.
- Irailetik aurrera, astelehenetik ostiralera: 18:00-21:00. Larunbata, igande eta jai-egunak: 09:00-21:00.