Plazandreak txapelketako finalean ariko da Nora Mendizabal

Aiurri 2024ko uzt. 23a, 07:24

Zabaleta-Gaminde eta Aldai-Mendizabal bikoteen artetik aterako da aurtengo Plazandreak txapelketako irabazlea. Abuztuaren 5ean izango da, Bilboko Esperantza pilotalekuan

Ikusmin handia zegoen ligaxkako azken jardunaldirako eta, bart arratsaldean, Bilbo erdialdealdean kokatutako frontoia goraino bete zen. Are gehiago, zenbait pilotazale sartu ezinda geratu dira. Zabaleta-Gaminde bikoteak euren esku zuen finalerako txartela eskuratzea eta ez zuten hutsik egin, euren partida aurrera aterata. Finalean zain izango dituzte Aldai-Mendizabal.

Gauzak horrela, final ikusgarri eta orekatua espero da abuztuaren 5erako.

Plazandreak Torneoa

Abuztuak 5, astelehena

  • Zabaleta-Gaminde
  • Aldai-Mendizabal
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!