Oriamendiko kronikaren arabera, Ansa urnietarra erabakiorra izan zen: “Sei tanto egin zituen lehen setean eta hamar bigarrenean. Bederatzi tanto egin zituen saketik, bi pilota bakarrik huts eginez. Gogor jo zuen pilota, nagusitasunez gainera. Juaneneak oso ondo lagundu zion, ia akatsik egin gabe. Doneztebekoa langile aritu zen. Barrenetxea eta Urriza ziren katedrarentzako faboritoak baina gainditu egin zituzten”.
Partida hartako galtzaileek uztailaren 20an finala eskuratzeko bigarren aukera izan zuten, oraingoan, Aldabe eta Larrañagaren aurka jokatuz. Lehia estua izan zen, eta partida irabazteok lana gogotik egin behar izan zuten lau pilotariek. Lehen bi setetan berdinketa nagusi zen, bakoitzak bana irabazita. Alde estuarekin, gainera. Txapelketaren webgunean irabazleen deserosotasuna hizpide izan zen: “Urrizak ez zuen eroso jokatu, Barrenetxea ere deseroso aritu zen. Esperientzia giltzarri izan zen. Juanenearen eta Ansaren aurkako finala oso interesgarria eta polita izango da”.
Hitzordua jarrita dago. Larunbat honetan zango da, arratsaldeko 16:30ean hasita.