Barrenetxea eta Urriza, garaile

Aiurri 2024ko uzt. 28a, 08:53

Ansa eta Juanenea txapelik gabe geratu dira, ligaskan onenak izan eta gero. Finalaurrekoarekin alderatuta, bi bikoteen arteko finala erabat ezberdina izan zen. Partida erabakiorran Barrenetxea izan zen onena.

0-2 (8-15 eta 14-15): Barrenetxea IV eta Urriza Jai Alai Summer Season txapelketako garaileak dira, finalean Juanenea eta Ansa garaitu eta gero. Jakina zenez, lau erremontistak postuz aldatuta aritu dira txapelketa osoan.

Horrela jaso du finala Oriamendik: “Lehen seta argia izan zen gorrientzat. Juaneneak eta Ansak ez zuten bikote orekatua osatu eta ihes egin zien finalak. Bigarren seta askoz ere parekatuagoa izan zen. Tantorik ederrenak eta joko mailarik onena ikusi zen tarte horretan, baina 14-12 aurretik zirela, azken hiru tantoak Barrenetxeak eta Urrizak egin zituzten eta txapela irabaztea lortu zuten”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!