Lau bikote aritu ziren lehian, eta hona azken emaitza:
1. Maide Garmendia eta Izadi Arrospide (14:57).
2. Alaitz Imaz eta Jugatx Agirre (15:22).
3. Irati Astondoa eta Malou Henriksen (16:09).
4. Luixa Uzkudun eta Susana Lopez (17:28).
Bikote bakoitzak 300 metro karratu ahalik eta azkarren ebaki behar izan zituen. Arauei jarraiki, epaileen begiradapean jardun behar izan zuten, txukun ebaki zezaten eta egindako akatsak zuzen zitzaten.