Etxeberrietako Jaiak 2024

Alberto Agirre abesbatzak San Inazioren ereserkia abestu du, Etxeberrietako jaietan

Xabier Lasa 2024ko uzt. 31a, 15:27

Meza ospatu dute Santa Krutz elizan San Inazio egunarekin batera, Etxeberrieta auzoko jaietan. Laster erretiroa hartuko duen Iñaki Zabaleta erretoreak eman du meza. Alberto Agirre abesbatzako abeslariek ez dute hutsik egin, eta aparteko saioa egin dute; besteak beste, San Inazioren ereserkia abestu dute.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!