Auzotarrik adinduenei dagokienez, Mari Kruz Galarraga eta Fernando Laskibar nabarmendu dituzte aurtengo bazkarian, “ahaleginaren balioa, familiaren garrantzia eta giza-komunitatearen indarra erakutsi izanagatik, eta gainera, geure ohituren memoria bizia izateagatik”, Ainhoa Aiertza aurkezlearen hitzetan.
Bikoteari ez ezik, Julian Lopezi ere eskaini diote aitormena, “auzoetako jai batzordeekin beti eskuzabal jokatu izan duelako irribarrea aurpegian sekula galdu gabe”.
Bazkariaren ostean, dantzaldia izan da, DJ KIren (Asier Etxeberria eta Saioa Valle) eskutik.