Leitzarango bailaran iraganean indarrean izan zen meagintza irudikatzen duten bagoiak aurkeztuko dituzte bihar, ostiralarekin. “Meagintzaren bidez Andoain sortu eta sendotu zuten pertsonen oroimenez” egingo da ekitaldia, Burdina elkarte antolatzaileak adierazi duenez. Urigain etxeko belazean izango da aurkezpena, 12:00etatik aurrera.