Kaletxikiko tunela berriro zabalik, iragarritakoa baina denbora tarte txikiagoan

Aiurri 2024ko abu. 7a, 14:42

Amaitu ditu Ura agentziak Kaletxikiko tunelaren azpian egin beharreko lanak, eta berriro zabalik da oinezkoentzat eta gidarientzat.

24 ordu eskas egin ditu itxita tunelak, eta itxieraren ondorioz Kaletxikitik igarotzen ziren gidariek Gudarien etorbidean gora ia Urnietaraino joan behar zuten, atzera herrigunera itzultzeko. Zorionez, lanak arin burutu dituzte eta eragozpena ordu gutxitako kontua izan da.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!