Buruntzako jaiak 2024

Soka Dantza egin dute Buruntzan, urtetako tradizioari eutsiz

aiurri 2024ko abu. 16a, 18:49

Buruntzako bizilagunek Soka Dantza egin dute auzoko jaietan eguardian, Urki Dantza Elkarteko dantzariek eta Olagain Txistulari Elkarteko kideek lagunduta. Aurrez, San Roke eguneko meza ospatu dute, eta hamaiketakoaz gozatzeko aukera eduki dute bertaratu diren festazaleek. Argazki bilduma eta bideoa, ikusgai: 

Mezan, Iñaki Zabaleta erretoreak Buruntza auzoan urtean barrena hil diren auzotarrak,Migel Irazusta, Manuel Zipitria, Juana Begiristain, Luis Quintana, Jexux Arin eta Joxepa Usandizaga, izan ditu gogoan. Aipatzekoa da Joxepa Usandizaga Murgiondo, herenegun hil zela eta gaur arratsaldean egin direla bere aldeko hileta ellzkizunak San Matin parrokian; hain zuzen, 1930eko San Roke egunean jaio zen, Serorategi baserrian.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!