Buruntzako jaiak 2024

Gora Kaletxiki Banda Buruntzako jaietan: "Buruntza" abestia

Xabier Lasa 2024ko abu. 18a, 14:03

"Buruntza" abestiaren doinua Joxe Mari Oiartzabal Bandako zuzendariak sortua da, eta bere hitzak, berriz, Joxe Ramon Berrondo Bandako tronpeta-jolearenak dira. 

Hona abestiaren hitzak:

BURUNTZA

Baserri eder ta ugari

ditu bere magalan

urtetan bizi izan dira

naturarekin orekan

jasan dituen aldaketaz

azken urte hauetan

ez al du merezi

mendi eder honek

uztea guk pakean?

 

Ardatza eskualdekoa

hartu dugu Buruntza

batzuen interesangatik

jasan du ebakuntza

progresoaren izenean

txikizioan gurtza

zaintzen ez badugu

geratuko zaigu

Andoain umezurtza

 

Gora Buruntza!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!