Original Juan rap-kantariak Gaztetxean emango duen kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte

Aiurri 2024ko abu. 28a, 11:57

Original Juan rap-kantaria eta El Gordo del Funk (Argazkia: Setlist.me)

Irailaren 7an, larunbatarekin, izango da kontzertua, eta sarrerak TxuriBeltz edo Lanbroa tabernetan eskura daitezke jada, 10 euroren truk. Bere DJa eta ekoizlea den El Gordo del Funk ere gerturatuko da Gaztetxera. 

Original Juanek rap-kantarien eszenan ospe handia lortu du azken urtetan kaleratu dituen hiru disken eta zuzeneko emanaldi bizien eskutik. 2013an "Rap&Roll" bere lehen diskoa zabaldu zuen; 2015ean, "Dominican Most Wanted"; eta azkenik, 2021ean, "Dominican Gangstar" albuma atera zuen.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!