Andoaingo Udalak jakinarazi duenez, Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez, 9.850 euro bideratu ditu diru-laguntzetarako, honako helburua edukita: “Familia kaltebeherenei laguntzea euren haur eta gazteen eskolako materiala erosteko, haurrek baldintza egokienak izan ditzaten euren ikasketa prozesuan”.
Hiru baldintza bete beharko dira diru-laguntzak jaso ahal izateko: materiala herriko komertzioetan erosi beharko da, derrigorrezkoa izango da haurra herriko ikastetxeren batean matrikulatuta egotea, eta, familiaren urteko errentak ez du gaindituko 1 tartean 15.420 euro gordinak, eta 2 tartean 15.420tik 20.000 euro gordinak.
Diru laguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak, udalaren web orrian eskura daitezke, eta eskaera Ataria Herritarren Arreta Zerbitzuan egin beharko da (telf.: 943.300.830) edo modu telematikoan andoain.eus-en.