Ikas materialen bilketari ekin dio Kontseilu Sozialistak

Aiurri 2024ko abuztuaren 30a

Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak ikas materialen (eskola liburuak, karpetak, koadernoak, estutxeak…) bilketa kanpaina jarri du abian egunotan. “Prezioen gorakadaren aurrean, funtsezkoa da langileriaren bizi-baldintzen aldeko dinamikak martxan jartzea", adierazi du Kontseilu Sozialistak.

Buruntzaldean bi lekuetan egingo dute bilketa: Andoainen Igara espazioan (Eskola kalean) eta Hernanin, Kontrakantxa gaztetxean.

Andoainen, abuztuaren 30ean, 11:00etatik 13:00etara; eta irailaren 3an, 17:00etatik 19:00etara. Hernanin, berriz, irailaren 4an, 16:00etatik 20:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!