Martxan da Martin Ugalde Ipuin Lehiaketaren edizio berria

Aiurri 2024ko irailaren 2a

Artxiboko irudia.

Haur eta gazteen mailako lehiaketa ezagunean parte hartzeko aukera zabalik da. Urriaren 4an amaituko da epea.

 

Ohi bezala, sari banaketa ekitaldia azaroan izan ohi da Bastero Kulturgunean.

Mailak:

  • 1.maila 10–11 urte.
  • 2.maila 12–13 urte.
  • 3.maila 14–15 urte.
  • 4.maila 16–17 urte.

Epea:

  • Urriak 4, ostirala.

Lanak aurkezteko bideak:

  • Bastero Kulturguneko harrera.
  • martinugalde@andoain.eus e-posta.

 

Lehiaketaren oinarriak:

martinugaldefondoa.eus/ipuin-lehiaketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!