Larunbatero, igandero eta astelehenero zinemazaleek euren zaletasuna asetzeko aukera dute Andoainen, Bastero Kulturgunearen programazio finkoari esker. Ikasturtearen hasierarekin bat eginez, bi film eskainiko dituzte asteburu honetan: "Odio el verano" eta "Del Reves 2 (Inside out 2)".