Lanen xehetasunak eskaini ditu Udalak: "Egitura hori arriskutsua zen, Leitzaran ibaitik behera zetozen enborrak eta bestelako materialak atxiki, eta, ibaian behera kalteak eragin zitzakeelako. Hala, aipatu pasabidea eraistea erabaki da. URA ari da proiektuaz eta eraisketaz arduratzen, eta Udalak bere gain hartu du sortzen diren hondakinen kudeaketa".