[Ostegun honetan]

Andoaingo euskera, bihotzetik kalera! Egigun!

Hitzordua datorren ostegunean da, irailaren 12an, Andoaingo Gurutze Santu elizatxoaren ondoan dagoen kaimuturrean (espigoian). Manuel Larramendi Kultur Bazkunak herritarrak eta hedabideak gonbidatu ditu arratsaldeko zazpiak eta laurdenean (19:15) udazken osoan burutu nahi duen ekinaldiaren aurkezpena egiteko; aurkezpena egiteko herri osoari zabalduko zaion adierazpen baten bitartez. (Oharra: eguraldia okertuz gero, Goikoplazako kontzejupean egingo dugu)

ZEIN DA EKINALDIAREN HELBURUA? 
Ekinaldiaren helburua Andoaingo erdigunean, bihotzean, EUSKARARENTZAT EGOITZA BERRIA zabaltzeko DIRU-BILKETA egitea da, irailaren 12tik abenduaren 21era bitartean iraungo duena. 
Horretarako, hainbat ekintza antolatuko du Larramendi Bazkunak. Nabarmentzekoak bi: lehenik, azaroaren 9an, Goikoplazan antolatuko duen AZOKA GASTRONOMIKOA eta artisauena; bigarrena, abenduaren 5ean Bastero kulturgunean antolatuko duen JAIALDIA, euskararen nazioarteko egunarekin bat etorriz. Gainera, abenduaren 21era bitartean antolatu ohi dituen beste ekintza batzuetan –Gau beltzan, esaterako–, diru-bilketako ITSULAPIKOA ipiniko du, andoaindarrei eta bisitariei gogorarazteko zein diru-premia larria dugun; ipiniko dituzte baita ere bazkide berriak egiteko orriak, bazkideak direlakoan etorkizunari aurre egiteko bermerik sendoena. 

AIRE EIRE TALDEAK GIROTUKO DU AURKEZPENA 
Aire Eire taldeak girotuko du aurkezpen ekitaldia, Irlandan barrena bira txikia egin ondoren udan –Aitor Atxega, Aran Mujika, Josu Lekuona eta Xabin Mujika–, eta bertaratzen direnei zizka-mizkarik eta eztarria bustitzekorik eskainiko zaie. 

Ekitaldia irekia da bertaratu nahi duen andoaindar eta euskaltzale ororentzat. 

Egiogun egoitza berria euskarari Andoainen!! EGIGUN, bai, DENON ARTEAN! 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!