ZirKuss konpainiak bere lehen ikuskizuna taularatuko du Basteron, ostiral honetan

Aiurri 2024ko ira. 10a, 11:20

“Sustrai” izena du ikuskizunak eta 19:30ean hasita ikusteko aukera izango da Auditorioan. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Lehen ekoizpenak “Sustrai” du izena, hilabeteetako lanketaren ondorioz garatu dutena. Show berritzailea dela diote, “iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin jolasten duena, eta zirku garaikideaz gain,  arte plastikoen erakustaldia eskaintzen duena”. Zirkua, akrobaziak, dantza eta antzerkia uztartzen dira, beraz, emanaldi osoan: “ZirKuSSen helburuetako bat zirkua sustatzea eta irakastea da. Arte eszenikoak esploratzeko, sortzeko eta garatzeko lekua”.

ZirKuSS taldean artista gazte sorta ariko da. Honatx, partaideak: Interpretazio taldea honako artista hauek osatzen dute: Alexandre Sierra Fariñas, Toni Gutierrez Casado, Paloma Farga Minguez, Olivia Bernardo Fernandez, Miren Barrena Rebe, Matthias Elgueta Cuevas, Iñigo Arroyo Gutierrez, Dominika Krzymowska eta Asvin Lopez Echarri.

Lander Brionesen zuzendaritzapean

Ikuslego zabalarentzat ezaguna da “Gure Zirkua” ikuskizuneko partaide baita. Ikuskizuna Gil Harush koreografoaren eta Maialen Alberro Peralta dantzariaren lankidetzarekin ondu du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!