Mari Karmen Basterretxea doktorea da antropologian, filosofian eta hezkuntzan, eta Donostiako Easo institutu politeknikoan irakaslea da. Aditua da euskal sinesmen eta erritu zaharretan, eta besteak beste, “Euskal Herria, kultura matrilineala" liburua argitaratu du, non indoeuroparrak iritsi aurretik euskal arbasoen gizartea jorratzen duen.
Adrian Zelaia ekonomia aplikatuko irakaslea da EHUn, eta aholkularitza, ikerketa, prestakuntza, informazio eta komunikazioa lantzen duen EKAI Center erakundeko lehendakaria da.