Jai Batzordeei laguntza luzatu die, ohar berean, Udal gobernuak: “Udal ordezkariak jakitun dira, antolaketa horretan, bidean maiz topatzen dituzten zailtasunez; alde horretatik, eskua luzatu eta bide hori errazteko ahalegina egin nahi duela adierazi nahi du Udalak. Elkarlanaren bidetik, gauzak errazagoak, hobeagoak eta oparoagoak izango direla uste du udal gobernuak”.