Udaleko eta ikastetxetako ordezkariak izan dira Andoni Alvarez alkateak aurkezt duen duen agerraldian.
Honakoak, zehazki: aipatu Andoni Alvarez Andoaingo alkatea, Aritz Alkain (PSOE-EE), Idoia Mikelez (EAJ-PNV) eta Pepe Iparragirre (Ahal Dugu-Podemos); La Salle-Berrozpe ikastetxeko Lorena Vicente Eskola Kiroleko arduraduna eta Aitor Azurmendi ikastetxeko zuzendaritza taldeko kidea; Aita Larramendi ikastolako Endika Huizi Eskola Kiroleko koordinatzailea; Ondarreta Herri Eskolako Maite Petrikorena zuzendaria eta Zuhaitz Elejalde gorputz heziketako irakaslea eta Eskola Kirolako arduraduna; Sergio Garcia Jolas Heziko arduraduna; eta, Ixiar Olano Allurralde kiroldegiko kiroletako teknikaria.
Jolas Hezi “proiektu bateratu, pedagogiko eta integratzaile gisa definititu dute, eta gaineratu dutenez, 6-8 urte (LH1-LH2) bitarteko haurren garapen motor, kognitibo-afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa da. Kirol-jarduerarako gunea izango da, non ikastetxe ezberdineko ikasleak modu bateratu eta naturalean hasi ahal izango diren kirolaren hastapenean; haien arteko harreman soziala sortu nahi da".
Bi egun jarriko dituzte aukeran, eta ordu beteko saioak izango dira, esan bezala. Lehen aukera, asteartetan 16:45etik 17:45era izango da, La Salle-Berrozpen Kaletxikiko eraikinean; bigarren aukera, berriz, larunbatetan, 11:00etatik 12:00etara, Arrate frontoian.
Izena emateko, hiru ikastetxetara jo beharko da. 35 euro ordaindu beharko dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jolas Hezi programaren gainean gehiago jakiteko, egin klik hemen.