Izen-ematea zabalik dago, datorren irailaren 30era bitarte. Prezioa 50 eurokoa da, bikoteko. Izen-ematea telefonoz (652 774 883) edo Batzokiko iragarki-taulan egin behar da.
Sariak
- Txapelduna: txapela, arkumea, ardo botila eta sagardo botila.
- Txapeldun-ordea: txuleta, ardo botila eta sagardo botila.
- 3. sailkatua: gazta, ardo botila eta sagardo botila.
- 4. sailkatua: ardo botila eta sagardo botila.
Finala azaroaren 29an jokatuko da. Egun horretan, parte-hartzaile guztientzako afaria eskainiko da eta ondoren mus azkarreko partidak jokatuko dira.
