Azaroaren 2an Iratxera irteera antolatu dute Olagaingo adinekoek

Aiurri 2024ko ira. 19a, 07:11

Santa Cruz jubilatuen elkarteak datorren azaroaren 2an –larunbata– Lizarrako Iratxera (Lizarra) joateko txangoa antolatu du.

Interesa edukiz gero, txartela aurretik eskuratu behar da. Txartelak, beraz, urriaren 15ean hasita salgai izango dira elkartearen egoitzan bertan. Arratsaldeko 16:00tan hasita bertan aurkituko gaituzue. Txangoaren prezioa 40 eurokoa da.Informazio gehiago nahi izanez gero, Olagain auzoko lokalean xehetasun guztiak eskaintzeko prest izango gaituzue.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!