"Irailaren 23ra bitarte matrikulazio kanpaina zabalik dago"

Aiurri 2024ko ira. 19a, 07:00

Diana de Castro zuzendariak matrikulazio kanpainaren xehetasunak eman dizkio Aiurri astekariari.

Azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak, batxilergoko ikasleentzako C1 mailako ikastaroak, guraso taldeak, mintzamena lantzeko taldeak, merkararientzako ikastaroak... Eskaintza zabala aurkeztu du AEK euskaltegiak: "Irailaren 23ra bitarte matrikulazio kanpaina zabalik dago. Maila guztiak ditugu aukeran, autoikaskuntza barne. Ikasleari moldagarria zaion ordutegia prest dugu, eta aukera zabala da: goizez, arratsaldez nahiz iluntzean ikasteko taldeak. Mintzalagunen taldea martxan izango da, aurreko ikasturteetako arrakastari jarraipena emanez".

Gazteak, gurasoak, merkatariak

HABEk dirulaguntza berria zabaldu du 16-18 urte bitarteko gazteei begira. 24 euroren truke, adin tarte horretako ikasleek C1 maila prestatzeko aukera izango dute. Gazte horiek, bestalde, 49 euro ordainduta ikasturte osoko ikastaroetan izena eman ahalko dute.

Udalak diruz lagundutako ikastaroak dira, eta Marta Lasa zinegotziak zerrendatu zituenen artean bi dira azpimarragarriak: "Alde batetik, haurra eskolan dagoela baliatuta, gurasoei begira A1 mailako taldeak osatu nahi ditugu ikastetxeetan.  Eta merkariariak eta ostalariak gogoan, astean behin elkartzeko taldea osatu nahi dugu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!