Herriko ekitaldien erakusleiho izango dira Udalak herrian barrena jarritako informazio-taulak

Aiurri 2024ko ira. 20a, 09:42

Dozenatik gora dira Udalak, egunotan, jarri dituenak. Herri-eragileek ere erabiltzeko aukera izango dute: “Udal iragarki ofizialak jartzeaz gain, herriko talde, eragile zein norbanakok euren ekimenak iragartzeko balia ditzakete”.

Instalakuntza horien ondorioz kaleko pareta eta bestelako tokietan jartzen direnak murriztu nahiko luke Udalak, “herriko kaleen eta hormen txukuntasuna ahalbidetzeko”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!