Leizaran taldearen aurkezpen-ekitaldia gaur arratsaldean izango da

Aiurri 2024ko ira. 20a, 10:11

Iazko ekitaldia.

Leizaran Eskubaloi Kluba 2024-2025 denboraldirako prest dago. Infantil mailan hasi eta senior maila bitarte, hamabost talde ariko dira elastiko urdin-horia jantzita. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da ekitaldia, Allurralde kiroldegian.

Aurreko urteetan ekitaldi dotorea antolatu dute eta aurtengoa ez da gutxiago izango. Ikusleentzat, beraz, atsegina izango da. Bestalde, klubak bazkide berriak lortu nahi ditu eta gaurkoan kide izateko aukera izango du. 20 eurokoa izango da prezioa, eta bazkide bakoitzari kamiseta bat oparituko zaio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!