Leizarango kideek Guti-ri aitortza egin diote, 45 urtetan eskuzabal jokatu izanagatik

Xabier Lasa 2024ko ira. 21a, 08:23

Jose Antonio Gutierrez Guti, Leizaran kluba sortu zenetik, 1979tik aritu da bertan, eta kluba utzi berri du. Klubeko 15 taldeen aurkezpen ekitaldian omendu zuten atzo, entrenatzaileen aurkezpena egin ostean. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai:

Denetik egin du 45 urtetan Gutierrezek; klubaren eratzaile taldeko kide ez ezik, zuzendaritzako kidea, entrenatzailea, delegatua… Baina ardura horien gainetik, adiskide galanta eta eskuzabala izan dela aitortu zuten eskini zioten omenaldi ekitalditxoan, taldekideek.

Gutierrezek Kirol Merezimendu saria jaso zuen 2012an, Udalaren eta herriko kirol taldeen eskutik. Hain zuzen, Basteron egin zen ekitaldia, ekainaren 15ean. Orduko ekitaldiaren gaineko kronika eta bideoa, hemen

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!